IMSERSOk ireki du jada 2014-2015 oporraldi programan parte hartzeko izen ematea ireki du.

2014/05/06
Informazioa udaleko gizarte zerbitzu departamentuan eskuratu daiteke.

  Ezaguna da IMSERSOk nagusiei zuzentzen dien oporraldi programa., Turismorako, orokorrean behe denboraldia den urritik ekaina bitartean gauzatzen den oporraldi eskaintza honetan hiru modalitate ezberdin biltzen dira: kostaldeko zonaldeetan egonaldia, natura turismoa eta ibilbide kulturalak.

  Aukeratzen den modalitatearen arabera, oporraldia, 8-10 edo 15 egunekoa ere izan daiteke eta bidaiatuko den leku eta garaiaren arabera berriz, prezio ezberdina izango dute. Aurtengo eskaintzan garestiena, Canariar uharteetan bi asteko egonaldia da, ia 600 euroko kostua baitu. Baina merkeagoak ere badaude, astebeteko egonaldiak, 142 euroren truke egin baitaitezke.

  Guzti honi buruzko informazioa IMSERSOren web-gunean: www.imserso.es atarian ikusi daiteke edota, Bidebarrieta kaleko 12an dagoen udaleko gizarte zerbitzu departamentutik pasata.

  IMSERSOko oporraldi programa honetan sekula parte hartu ez dutenek beharrezkoa duten informazio guztia Bidebarrieta kaleko bulegoetan eskuratu dezakete. Aurrez, parte hartu dutenek, informazioa zuzenean, posta bidez, etxean jasoko dute. Parte hartzeko erabakia hartuz gero berriz, eskaera orriak ere udaleko gizarte zerbitzu departamentuan eskuratu daitezke eta bete ondoren, bertan entregatu daitezke. Programan izena emateko epea ekainaren 5ean amaituko da.

  Epe barruan jasotzen diren eskaera guztiak kontutan hartuta, programan dauden plazak banatuko dira. Erantzunak irailean zehar bidaliko dira. Oporretarako plaza lortu dutenei bidaia ordaintzera nora eta noiz joan behar duten jakinaraziko zaie. Eta plazarik ez dutenei ere, gerta litezkeen hutsune edo bajak betetzeko bidaia agentziara noiz joan behar duten jakinaraziko zaie.

Argibide gehiagotarako, udaleko gizarte zerbitzu departamentura jo daiteke.

Iturria: Oñati irratia