Hondakinak gaika biltzeko eratu ziren 3 mini-gune handitu egingo dira.

2014/03/26
Card image cap
Urrintxo, Soraluze eta Larrañako miniguneak moldatuko dira .

  Herri gunean hondakinak Atez ate gaika biltzeko sistema berria martxan jarri zenean landa auzoetan, hondakinak uzteko gune edo mini-guneak eratu ziren. Halako 13 eraiki ziren guztira.

  Bilketa zerbitzua martxan jarri eta sei hilabetera ordea, mini gune batzuk txikiegiak direnaz ohartu dira udal arduradunak. Gunera joko zuten erabiltzaile kopurua pentsatu baino handiagoa da eta ondorioz, guneak txiki geratu direla ondorioztatu da. Arazoa konpontze aldera, mini- gune batzuetako egurrezko itxitura handitu edo moldatuko da, edukiontzi gehiago edo handiagoak sartu ahal izateko.

  Konkretuki, hiru izango dira handituko diren mini-guneak: Urrintxokoa, Soraluzekoa eta Larrañakoa. 3 metro kuadroko guneak, bikoiztu baino gehiago egingo dira eta kasik 7 metro kuadroko gune bihurtuko dira. Egokituko diren hiru guneak, Zumeltzegi inguruan dagoenaren parekoak izango dira.

  Itxitura berriak, aurrekoak egin zituen enpresa berberak eraikiko ditu: EGURGARDEN enpresak alegia. Aurrekontua berriz, 1.200 € gehi BEZa. Proposamen ekonomikoa onartuta, mini guneak egokitzeko enkargua dagoeneko eginda dago eta aste gutxiren buruan gauzatuko da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!