Hilaren 29ra atzeratu dute Alberto Plazaolaren aurkako auzia prozedura akatsengatik

2015/09/15
Oñatiarrak kontrol judizialpean aske jarraituko du

  Goizeko 11.30tan hastekoa zen Paueko Instrukzio Epaitegian Alberto Plazaolaren aurkako euroaginduaren azterketa-epaiketa. Baina  Auzitegi Nagusiak bi prozedura akats egin ditu nonbait eta horrek, auzia bi astez, irailaren 29ra atzeratzea eragin du.

  Fernando Grande-Marlaska epaileak gazteleraz soilik igorri du euroagindu eskaera Pauera. Frantsesez bidaltzea beharrezkoa zen, ordea. Gainera, euroaginduek ez dute balio 1993 a baino lehen gertatutako kasuetarako eta Plazaolari 1987ko kasu bat egozten diote, BERRIA egunkariaren agerkari digitalean zehaztu denez. Prokuradoreak beharrezko dokumentuak bidaltzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari eta auzia eztabaidatzeko egun berria finkatu da, irailaren 29a. Bitartean, Alberto Plazaolak aske jarraituko du kontrol judizialpean. Oñatiarra egoera horretan dago pasa den asteartetik. Gogoratu, bezperan, astelehenean, Ziburun atxilotu zuela Frantziako poliziak eta Pauera eraman zuela. Beraren aurkako euroagindu eskaera eztabaidatzeko auzia gaurko finkatu zen eta kontrolpean baina aske utzi zuten.

  Plazaolaren senitartekoak Pauera joan dira goizean goiz. Bertako azken ordua, arratsalderako deituta dagoen elkarretaratzean emango da. Deialdia, 19.00tarako plazan egin da.

Iturria: Oñati Irratia

Plazaolaren aurkako auzia irailaren 29ra atzeratu da