Genero indarkeriaren biktimen pobrezia bikoitza eztabaidatzen ari dira Lege Soziologia Institutuan

2019/05/16
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Arlolazabalek parte hartu du mintegiaren aurkezpenean

  La superación de la doble pobreza de las mujeres víctimas de violencia de género: innovación y oportunidades para el empleo da unibertsitate zaharrean gaur hasi den mintegiaren izenburua. Deustuko Unibertsitateko hiru irakaslek koordinatzen dute. Genero indarkeria jasaten duten emakumeen biktimizazio bikoitza dela diote irakasleok, biktima izateaz haratago, harremana utzi ondoren beraien egoeran oso markatuta baitaude prozesu guztiari aurre egiten dioten bitartean.

  Mintegian 30 lagun baino gehiago batu dira, eta ordezkaritza oso bariatua  da,  bereziki estatuko unibertsitateetatik etorritako irakasleak bildu dira baina baita ere sindikatuetako ordezkariak, emakume abokatu eta legelarien elkarteetako ordezkariak nahiz erakunde publikoetako tekniko eta politikoak.

  Koordinatzaileek azpimarratu dutenez, “ikerketek azaltzen dutenean genero indarkeria nozitzen duten emakume asko ekonomikoki, eta sozialki, bikoteen menpeko direla, banatzean emakume horien egoera ekonomikoa okertuko duela adierazten ari dira. Baina ekonomiaz haratago, giza‐arrakala ere handiagotu egingo dela aitortzen ari dira. Mintegiaren koordinatzaileentzat argi dago genero‐indarkeriaren ondoriotako bat pobrezia dela. Lan aukeren falta da emakumeek bete behar duten arazoetako bat, baina autoestima faltak, laguntza faltak, akaso goizegi utzitako formazio akademiko baten faltak eta enpoderamendu faltak, ataka zailean jartzen ditu genero indarkeriaren biktimak, eta hori gaintzea ezinbestekoa dute gizartean dagokien lekua eskuratzeko.

  Mintegiaren sarrerako ekitaldian, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek parte hartu du. Izan ere, mintegiaren helburu nagusia baita Euskal erkidegoan administrazio publikoak ezarri dituen neurriak aztertzea, aztertu eta ikusi eraginkorrak ote diren genero indarkeriaren biktimek pairatzen duten pobrezia eta bazterketa egoera gainditzeko.

Iturria: Oñati Irratia