Gai sozial eta politikoen inguruko jardunaldiak antolatu dituzte Gaztetxean

2016/11/17
Card image cap
Datorren asteartetik larunbatera, hausnarketa eta eztabaida saio ezberdinak egingo dira

  Bizi dugun gizarte kapitalista txikitzailea eraldatzeko helburuari jarraituz, gai sozial eta politiko ezberdinen inguruko hausnarketa egiteko jardunaldiak antolatu dituzte Antixena gaztetxean, azaroaren 22tik 26ra. Igor Meltxor idazleak emango die hasiera asteartean Kazetari kanaia proiektuaren aurkezpenarekin. Asteazkenean, egungo eskola eredua jarriko  da auzitan. Ostegunean gizarte industriala aztertuko da  eta ostiralean Arantzazuko harrobiaren gaia jorratuko da. Aipatutako gai hauek solasaldi nahiz autoformakuntza saio formatuan jorratuko dira. Larunbatean berriz, Zuriñe Rodriguez idazlea hurbilduko da gaztetxera Borroka armatua eta kartzelak liburua aurkeztera.

  Gaztetxeko jardunaldi hauek irekiak dira eta interesa duen herritar orok parte hartu dezake. Gogoratu, datorren astean izango direla, asteartetik ostiralera artekoak arratsaldez eta zapatukoa goizez.

  Jardunaldiok antolatzearen helburua gai sozial eta politikoen inguruko formakuntza teorikoa eskaintzea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!