Eusko Jaurlaritzak 235.000 euro bideratuko ditu Larrañako aterpetxerako

2018/11/21
Dirua, asilo eskaera egin dutenen beharretara zuzenduko da

  235.000 € horiek CEAR Euskadiren eskutan jarriko ditu Jaurlaritzak, Oñatin kudeatzen duen Larrañako lehen harrerarako aterpetxean dauden pertsonen beharretarako. Atzo onartu zen diru ekarpena nazioarteko babesa eskatu baina hartarako tramitazioa oraindik osatu ez duten etorkinen beharretara zuzenduko da. Hauek ez baitira sartu oraindik bidean dauden migranteentzako ohiko laguntza-sareetan.

  Larrañako aterpetxea asilo eskatzaileentzat irekitzako ekimena Eusko Jaurlaritzak berak hartu zuen,diru sostengua bere gain hartuz. CEAR Euskadik kudeatzen du aterpetxea, Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean.

  Larrañako aterpetxera lehen migratzaileak orain hilabete pasa, urriaren 14an iritsi ziren.

Iturria: Oñati Irratia

Larrañara iritsi zen lehen etorkin taldea