Oñatiko udala

Euskara eta euskarazko irakaskuntzaren aldeko jaietara 2650 euro zuzenduko ditu udalak

2015/03/17
Card image cap
Zatirik handiena, Herri Urrats jaira bideratuko da

  Euskararen aldeko jaiak antolatzen dituzten ikastetxeek  udalaren diru laguntza eskatu eta eskuratzen dute urtero. Azken urteetan, eskaera horiek modu bateratuan aztertu eta baloratu dira. Aurten ere hala egin berri dute euskara-hezkuntza batzordeak eta udal gobernu taldeak.

  Jaia ospatuko den inguruaren hizkuntza beharrak eta instituzio-babes egoera kontutan hartuta, Iparraldea eta Nafarroako jaiak bereziki laguntzea erabaki da. Hala, maiatzaren 10ean ospatuko den Herri Urrats-i 1000 €ko diru laguntza emango zaio eta urriaren 18an Baztanen ospatuko den Nafarroa Oinezera, 750 € bideratuko dira. Beste horrenbeste batuko dute, Bizkai, Araba eta Gipuzkoako ikastolek antolatuko dituzten jaiek, bakoitzak 250 eurona jasoko baititu. Ekainaren 7an Elgoibarren ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiak ere udalaren diru laguntza jasoko du, 150 €.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!