ETEO eraikin zaharrean musika entsegu lokalak egokitzeko lizitaziora aurkeztu diren enpresen eskaintza ekonomikoen plikak eguerdian ireki dira

2015/04/22
B kartazalaren balorazioa argitaratu da

  ETEO eraikineko erdi sotoa zaharberritu eta musika entsegu lokaletarako espazioa egokitzeko lanak esleitzerakoan irizpide nagusia eskaintza ekonomikoa izango da. Proposamen horien arabera, lizitazioan gehienera lortu daitezkeen 95puntuetatik 80ra arte eskuratzeko aukera izango dute enpresek. Lanetarako zehaztu zen lizitazio prezioa 379 mila euro gehi BEZa da.

  Hamabi enpresa aurkeztu ziren Larraña 16ko erdi sotoan musika entsegu lokalak egokitzeko lanen lizitaziora, baina bat prozesutik kanpo utzi zen ez baitzuen baldintzetan eskatutako gaitasuna egiaztatu. Eta lizitazioan jarraitzen duten  hamaika enpresen B kartazalen balorazioa eginda,emaitzak argitaratu dira. B kartazalean, balioespen irizpideei erreferentzia egiten dieten agiriak aurkeztu ziren. Hau da, udalak finkatutako berme epea luzatzea, lanera adskribatutako pertsonal eta baliabideak eta bestelako hobekuntza proposamenak aurkeztu ziren. Langile eta baliabideei buruzko atalean, hamaika enpresek puntuazio berbera jaso zuten eta aldea bestelako hobekuntzetan izan zen. Atal honetan, gehienera 10 puntu lortu zitezkeen baina enpresek 0 eta 3 artean eskuratu dituzte. B kartazalari dagokion balorazioa ikusgai dago udaletxeko iragarki taulan edo www.oñati.eus atarian.

  ELTZIA proiektuaren baitan lehen musika entsegu-lokalak egokitzeko lanen lehen fase honetan, 30-35 metro karratu inguruko 10 lokal eta 65 metro karratuko gela egokituko dira. Hurrengo fasetan,20 metro karratu inguruko beste hiru entsegu lokal, 50 metroko gela eta grabazio estudioa prestatzea aurre ikusten da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Musika entsegu lokalak egokituko dituzte ETEO eraikin zaharrean