Oñatiko udala

Enpresagintza Fakultateak “marketin mugikorrari” buruzko jardunaldia hartuko du bihar

2015/03/05
Card image cap
Sarrera librea izango da baina izena ematea eskatzen da

  "Mobile marketing" izenez ere ezaguna den diziplina honek gailu mugikorren bidez egindako marketin-ekintzak diseinatu eta ezartzera bideratutako jarduerak biltzen ditu. Mondragon Unibertsitateak biharko antolatu dituen jardunaldien helburua, egungo egoera zein den ikusi eta marketin mugikorrean dauden joera berrien ikuspegi aplikatua ematea da. Hala, hainbat esperientzia praktiko eta marketin mugikorraren inguruko kontzeptuak azalduko dira.

  Mobil marketing-ari buruzko jardunaldi hauek, bihar arratsaldeko  14.00tatik 18.30etara luzatuko dira. Lehen hitzaldia Mikel Mesonerok, Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateko koordinatzaile akademikoak emango du, ekitaldiaren aurkezpena eginez. Ondoren, bi txosten presentatuko dira; “Mobile sektorearen gakoak” batetik, RocaSalvatella enpresako Lluis Escribanoren eskutik  eta “Mugikorrak dakarren haustura zakarrarekin lotutako erronkak, portaera berriak dakartzan aldetik, eta horren eragina gure garaian” bestetik, Mindsharewordeko Pilar Martinezek aurkeztua.

  Kasu praktikoak ere azalduko dira. 16:30etatik aurrera adibidez, Codesyntax enpresako Mikel Lizarraldek eta Lynber-eko Adolfo Mugerzak berba egingo dute.

  Ekitaldiari amaiera Dani Reguerak, Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakasle eta ikertzaileak emango dio, “weba, Mobile Marketingaren ezinbesteko erreminta” hitzaldia eginez.

  Marketin mugikorrari buruzko jardunaldi hauek, ikasle nahiz profesional eta interesa duten guztientzat dira. Sarrera librea da baina jardunalditara joan nahi dutenei antolatzaileekin harremanetan jartzeko eskatzen zaie,
943 71 80 09 telefonora deituz edo mezua, migarzabal@mondragon.edu posta helbidera bidaliz.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!