Oñatiko udala

Ekain Abokatuak enpresak jarraituko du Udalari aholkularitza juridikoaren zerbitzua eskaintzen.

2015/01/20
Aurretik lan horretan ziharduen enpresari bi urtetarako kontratu berria esleitu zaio.

  Udalak, publizitaterik gabeko prozedura negoziatua erabili arloko hainbat enpresa gonbidatu zituen, aholkularitza juridiko zerbitzuaren esleipen prozedurara aurkeztera. Bakarra izan zen ordea proposamena helarazi zuen enpresa, lehendik ere, udalari zerbitzu hori eskaintzen zion EKAIN Abokatuak S.A. izenekoa.

  Enpresa honen eskaintza bat dator udalak zehaztu zituen betebehar eta lizitazio prezioekin. Eskaintza aztertu eta baloratuta, udalaren aholkularitza juridiko zerbitzua Ekain enpresari berriro esleitzea erabaki da. Sinatuko den kontratua bi urtetarako izango da baina baldintzetan jaso zenez, beste bi urtez luzatu daitekeelarik. Enpresak,  Udalbatzaren Idazkaritza Orokorrari laguntza emango dio eskatutako txosten eta irizpen juridikoak eginez. Administrazioarekiko auzi-prozesuetan udalaren defentsa juridikoa egingo du, baita administrazio- jarduerarekin zuzenean erlazionatuta dauden gaietan ere.

  Gainera, enpresako ordezkari bat bi astean behin goiz batez udaletxean izango da zuzeneko aholkulari zerbitzua eskaintzen. Guzti honen truke, udalak, 6600 euro behi BEZa ordainduko du.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!