Oñatiko udala

Debagoieneko Dantzari Eguna Oñatin ospatuko da aurten

2016/03/21
Card image cap
Apirilaren 30ean izango da eta eskualdeko 200nen bat dantzari eta musikari biltzea espero da

  Oñatz Dantza taldeari dagokio aurten Debagoieneko Dantzari helduen Eguna antolatzea. Larunbatarekin etorriko den apirilaren 30ean ospatuko da eta egun osoko egitaraua antolatzen ari dira, goizean hasi eta ilunkara arte. Kalejirak, goiz eta arratsaldeko alardea eta amaieran, kaleak alaituz trikipoteoa egin asmo da. Guztira, 200nen bat partaide biltzea espero da. 

  Udalari asmoaren berri eman dio Oñatz dantza taldeak eta hainbat azpiegitura erabiltzeko baimena eskatu dio: Alardeak Foruen Enparantzan egitea eta deskuidoan euria egingo balu kiroldegiko pilotalekuan egin ahal izatea eskatu dute. Plaza inguratzeko hesiak eta argi hartunea ere eskatu dute. Materiala gorde eta dantzariak aldatzeko udaletxea edota Gaztelekuko sotoa erabiltzea eta behin ospakizuna amaituta, kanpoko dantzariak dutxatu daitezen kiroldegia erabili ahal izatea ere eskatu dute.

  Udalak printzipioz eskatutako baimenak eman ditu, nahiz eta Gaztelekua eta pilotalekua erabiltzearen gaiak bertako arduradunekin zehaztu beharko duten. Era berean, 2000 euroko diru laguntza onartu da Debagoieneko Dantzari Eguna Oñatin egin ahal izateko. Diru laguntza hori jasotzeko dena den, Oñatzek ekintzaren memoria eta gastu eta sarreren likidazioa aurkeztu beharko du.

  Orain hiru urte, 2013an egin zen Debagoieneko Dantzari Eguna Oñatin. Ez dira urte asko pasa eskualdeko helduen dantza taldeak desagertzen ari baitira. Garai batean herri bakoitzean zegoen horrelako talderik baina desagertuaz joan dira. Gaur egun, helduen taldeak Arrasate, Antzuolan eta Oñatin bakarrik daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!