"Black friday" ospatuko dute herriko hainbat dendek etzi

2017/11/22
Card image cap
Ohikoa baino beranduago itxi eta eskaintza eta promozio bereziak egingo dituzte

  Txanda elkarteko bazkide diren hogeitik gora dendek ospatuko dute Ostiral baltza edo Black friday. Elkarteko kide ez diren beste komertzio batzuk ere atxikitzea espero da. Gabonetako erosketak aurreratzera animatzeko beherapen eta eskaintza bereziak egin ohi zaizkie bezeroei azaroko azken ostiralean. Ez da estrategia bateraturik finkatu herriko dendarien elkartean eta merkatari bakoitzaren aukerakoa da zein produktu eta nola promozionatu. Baina denek eskaintza bereziren bat egingo dute, horixe baita Black fridayren ezaugarria. Bestea, merkatal ordutegia luzatzea izaten da. Ostiralean, herriko dendak, ohikoa baino beranduago itxiko dira.

  Txanda dendarien elkarteak Black friday kartelak egin ditukomertzioek ate edo erakusleihotan jarri ditzaten. Halako lehenak ikusgai jarri dira jada, baina arratsaldetik aurrera zabalduko dira, zuzendaritza taldeak batzordea baitauka.

  Merkatal kate eta konpainia handiek ekin zioten Black friday  ospatzeari. Gabonetako kanpainari indartsu ekiteko estrategia da. Beherapen bereziak eskaintzen dira eta Gabonetako erosketak aurreratzen dira. Tokian tokiko merkatariak ere olatuan murgiltzen ari dira pitinka. Oñatiko merkatariek urteak daramatzate Ostiral baltza ospatzen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!