"Badator udaberrixa" kanpaina hasi du Txanda dendarien elkarteak

2019/03/22
1800 euro banatuko dira saritan

  Martxoaren 30era arte luzatuko da Txanda elkartearen promozio kanpaina berri hau. Bitartean, elkarteko dendetan erosten dutenek 30 euroko sariak irabazi ahal izango dituzte. Bidea sinplea da: erosketa egindakoan txartela eskuratuko da eta horrek 30 euroko saria izan dezake. Erosketa txartela eskuratu den denda berean gastatu beharko da, hurrengo erosketan.

  Badator udaberrixa kanpaina honetan 1800 euro banatuko dira guztira saritan.

  Era berean, Txandako dendak kanpainarako girotu dira, bitxiloreen biniloak banatu zaizkie erakusleihoak apaintzeko.

Iturria: Oñati Irratia