Aste Santuko jai egunetan autobus zerbitzua egongo da Arantzazura

2016/03/23
Card image cap
Neguko ordutegia indarrean dago eta eguerdian, zerbitzua eten egiten da hiru orduz

  Bihar, etzi, domekan eta astelehenean autobus zerbitzua egongo da Oñati eta Arantzazu artean. 7:30etan hasi eta 13:30ak arte, orduro irtengo da autobusa Oñatitik. Bazkalostean beste bi zerbitzu egongo dira, 16:30etan eta 17:30etan Arantzazura igotzeko.

  Arantzazutik Oñatira jaisteko berriz, 8:00etan abiatuko da lehenengo autobusa eta 14:00etan goiz parteko azkena. Bazkalondoan, 17:15 eta 18:00etan izango dira azken zerbitzuak. Igoeran nahiz jaitsieran bi autobus sartuk dira Arrikrutzeko aparkalekura, goizean, Oñatitik 10.30tan abiatze dena eta eguerdian, Arantzazutik 13.15tan irteten dena.

  Datorren astean sartuko da indarrean Arantzazuko autobus zerbitzuan udako ordutegia baina Aste Santuko jai egunetan negukoa beteko da eta eguerdian, zerbitzua hiru orduz etengo da bai gora eta baita behera ere.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!