Arreta eredua aldatu egingo da anbulatorioan

2019/02/22
Oñatin eta Debagoieneko ESIa osatzen duten osasun zentro guztietan arreta eredu berria estreinatuko dute astelehenean

  Debagoieneko ESIak erabiltzaileen beharrak asetzeko eredu asistentzial berria abiaraziko du datorren astean. Eredu berri honetan, langile sanitarioak eta administratiboak modu koordinatuan lan egingo dute arreta pertsonalizatuago, arina eta egokia eskaintzekoa asmoz.

  Administratiboak arduratuko dira osasun-zentroarekin kontaktuan jartzen diren pertsonei arreta egiten, orain arte bezala. Baina izango da nobedaderik, orain galdera sorta bat egingo baitzaie telefonoz deitzen dutenei, beraien beharren arabera, profesional egokiarengana bideratzeko. Harrera egiterakoan gaixoaren intimitatea eta datuen konfidentzialtasuna zuhurki gordeko da. Era berean, erizainek protagonismo handiago hartuko dute,  prozesu akutuen erabakian, gaixotasun kronikoen jarraipenean eta  behar berrien balorazioan. Eta noski, medikuek jarraituko dute diagnostiko eta gaixotasunen tratamenduaren arduradunak  izaten.

  Astelehenean, Oñatin eta eskualdeko gainontzeko anbulatorioetan abiaraziko den eredu berri honen helburua da erabiltzaileen akzesibilitate edo irisgarritasuna hobetzea, dauden baliabideen erabilera ona egin eta  pazienteei kalitatezko osasun-arreta eskaintzea.

Iturria: Oñati Irratia