"Aloñako lagunak" taldeak Aloñako gurutzearen hesia konponduko du

2016/05/03
Card image cap
Asmoa azaldu eta diru laguntza eskatuz, idatzia bidali diote Udalari

  Martxoan izan zen ekaitza baten eraginez, tximista baten eraginez, Aloñako gurutzearen bueltan dagoen burdinazko hesia apurtu egin zen eta oinarria kaltetu. Aloñako lagunak taldeak, kalteak konpontzeko asmoa azaldu du baina horretarako, Udalaren diru laguntza eskatu du. Udalak, asmoa ontzat emanda lanak egiteko materialaren kostua ordaintzeko erabakia hartu du. Hori bai, diru laguntza jasotzeko, Aloñako lagunak taldekoek fakturak aurkeztu beharko dituzte.

  Aloñako Igoera mendi lasterketako antolatzaileek ere, konponketa lan hauek diruz lagunduko dituztela iragarri dute sare sozialen bidez. Hala, domekako lasterketan parte hartu zuen korrikalari bakoitzeko euro bateko diru laguntza emango dute eta aste bukaerako ekintzetan jarri zituzten itxulapikoetan batutakoa ere, konponketa lanetara bideratuko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!