Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalerako sarrerak Txokolateixian salduko dira asteazkenetik aurrera

2015/10/16
Saioa, abenduaren 19ra aurreratu da

  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Abenduaren 19an jokatuko da saioa, Ilunben arratsaldeko 17.00etatik aurrera. Finalerako sarrerak asteazkenetik aurrera jarriko dira salgai, www.bertsosarrerak.eus webgunean eta Oñatin, Txokolateixian.

  Abenduaren 19an jokatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finala eta ez 20an, hasieran iragarri zen moduan. Egun horretarako Espainiako hauteskundeak deitu dituzte eta horren aurrean finala egun batez aurreratzea erabaki du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Gainerakoan ez da aldaketarik, Ilunben izango da saioa, arratsaldeko 17etan hasita eta zortzi bertsolarik hartuko dute parte.

  Horrekin lotuta, asteazkenetik, urriaren 21etik aurrera salgai jarriko dira finalerako sarrerak. Gainerako saioetarako bezala, sarrerak internetez eros ahal izango dira www.bertsosarrerak.eus webgunean. Horrez gain, herrialdeko hainbat lekutan ere salgai egongo dira finalerako sarrerak.  Oñatin, Txokolateixian. Herritako salmenta, azaroaren 20ra arte luzatuko da. Gaztetxoen sarrera 10 €tan da, Bertsozale Elkarteko bazkideena 15 €tan, eta gainerakoena 20 €tan.

  Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak eten txiki bat egingo du asteburu honetan, final laurdenekoei urriaren 24an ekingo baitzaie. Saioa, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, arratsaldeko 17:30ean hasita izango da.

Iturria: Oñati Irratia

2011ko finala