9 lagunek jarraitzen dute pioi eta pioi gidari lan poltsak eratzeko hautaketa prozesuan

2016/02/16
Card image cap
Atzo egin ziren azken azterketa praktikoen emaitzak argitaratu dira

  Pioi lan poltsarako 7 lagunek zuten azterketa praktikoaren azken atala egiteko aukera baina bat ez zen aurkeztu. Proba egin zuten seiek gainditu dute. Pioi gidaritarako berriz, hautaketa prozesuan jarraitzen zuten hiru lagunek azterketa aprobatu dute. Atzo arratsaldean jarri ziren ikusgai udaletxeko iragarki taulan eta web atarian goizean egindako azterketaren behin behineko emaitzak. Horrekin batera, erreklamazioetarako epea ireki zen. Otsailaren 19a izango da azterketak berrikusi edo erreklamazioak jartzeko azken eguna. Hortik aurrera jada, azken azterketarako data finkatuko da. Euskarari dagokion froga izango da eta bigarren hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez dutenek egin beharko dute. Baina horretarako eguna oraindik ez da zehaztu.

  Azterketaldia gainditzea lortzen duten hautagaien meritoak baloratuko dira ondoren, eta bakoitzak duen puntuazioaren arabera osatuko dira pioi eta pioi gidari lan poltsak. Helburua, udal brigada lan taldean sortu daitezkeen bajak edota lan pilaketei berehala erantzun ahal izatea da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!