"2019 arrazoi erabakitzeko" mintegi parte-hartzailea egingo du Gure Esku Dago-k larunbatean
2018/05/10
Herritarron Ituna osatuko duten erabakitzeko arrazoiak batuko dira
Giza katea antolatu du Gure Esku Dagok ekainaren 10erako, Donostia, Bilbo eta Gasteiz elkar-lotzeko. Ekimena Herritarron itunaz edo erabakitzeko eskubidea gauzatzeko herritarren adierazten dituzten arrazoien bildumaz osatuko da. Oñatiarren arrazoiak batu eta Herritarron Ituna lantzeko mintegi parte- hartzailea egingo da larunbat goizean, Eltzian. Saioaren helburua elkar elikatzea izango da, erabakitzeko arrazoiak azaldu eta partekatzea. Arloz arlo jasoko dira erabakitzeko arrazoiak. Horretarako, talde dinamika antolatu da.
Saioa irekia izango da eta interesa duten herritar guztiak gonbidatzen dira. Eltzian egingo da, larunbatean, 10:30etatik 12:00tara.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!