160.000 euroko balioa duten bonoak erosi dira jada Kuttuna.org plataforman

2020/05/05
Udalak hobaritutako bonoak aste honetan bertan amaitu daitezke

  40.000 euro bideratu ditu udalak, kuttuna.org egitasmora. Horrela, herritarrek egindako erosketen %20a hobaritu edo osatzen du, erosleak 80 eurotan eskuratzen duen bonuaren balioa 100 euro bihurtuz. Hasieran iragarri zen 20.000 euroko diru poltsari beste 20.000 euro eranstea erabaki zela azaldu genizuen atzo. Gaur berriz, erositako bonuen kopuruak eguneratzera gatoz. Dagoeneko 160.000 euroko balioa duten bonoak erosi dira eta udalak osatutako azken 40.000 eurori dagozkionak geratzen dira eskuragarri.

  Kuttuna.org ekimena lokala itxi beharrean izan ziren dendari, ostalari eta zerbitzuen sektoreko profesionalei laguntzeko sortu zuen Magnet kooperatibak. Lokala irekitzen denean gastatuko den bonu bat erostean datza, dirua aurreratuta dendari eta ostalariari lagunduz.

  Dendak berriro irekitzen hasi diren honetan herritarrak animatu egin dira nonbait eta bonoak eskuratzen ari dira bizi-bizi. Azken egun hauetako erritmoa mantenduz gero aste honetan bertan amaitu daitezke udalak hobaritutako bonoak. Laguntza ahalik eta establezimendu gehienetara hel dadin, pertsonako 400 euroko muga jarri da bonuak erosteko eta erosketa bakoitzean gehienez 200 euroko bonua erabil daiteke.

Iturria: Oñati Irratia