Albiste-kanalak


Oñatiko Udalak berehalako mezularitza eskaintzen dizue prozesu honetarako, modu azkarrean eta zure mugikorrean, tablet edo ordenagailuan deialdien, faseen emaitzen edota ohar interesgarrien berri izateko.

Telegram bidez:

Zerbitzu honekin Telegram bidez jasoko dituzu Partaidetzazko Aurrekontuak 2023-2024 prozesuari buruzko albisteak.

ALTA EMATEKO:

4 pausutan batu zaitezke Telegram kanalera:

  1. Oraindik ez baduzu Telegram instalatuta gailuan, aplikazioa instalatu behar duzu lehendabizi.
  2. Bilatu gure kanala (Oñatiko Partaidetzazko Aurrekontuak 2023-2024) aplikazioan, edo sakatu esteka honen gainean: https://t.me/Aurrekontuak_Onati
  3. Konfirmazio mezua jasoko duzu:
    “KAIXO! Ongi etorri Oñatiko Udaleko Partaidetzazko Aurrekontuen Telegram kanalera. Bide honetatik jasoko dituzu Partaidetzazko Aurrekontuak 2023-2024 prozesuko albiste garrantzitsuenak.
    Nahi duzunean baja eman dezakezu “BAJA” hitza bidalita.
    Mila esker!”
  4. “Hasi” botoia sakatu.

 

Whatsapp bidez:

Zerbitzu honekin Whatsapp banaketa-zerrenda bidez jasoko dituzu Partaidetzazko Aurrekontuak 2023-2024 prozesuari buruzko albisteak.
Banaketa-zerrenda ez da Whatsapp talde bat. Zure zenbakia ez da gainerako pertsonek ikusteko moduan egongo.

ALTA EMATEKO:

4 pausutan batu zaitezke Whatsapp banaketa-zerrendara:

  1. Oraindik ez baduzu Whatsapp instalatuta gailuan, aplikazioa instalatu behar duzu lehendabizi.
  2. Zure mugikorrean kontaktu berri bat sortu behar duzu 688679460 zenbakiarekin eta zuk nahi duzun izenarekin gorde. Adibidez “Oñati-Partaidetza” izena jarri dezakezu, Udaleko gai horietarako mugikor zenbakia ere badelako.
    Ezinbestekoa da zenbaki hori kontaktuen gordeta izatea.
  3. Zerbitzura gehitzen zarela adierazteko, Whatsapp mezu bat bidali behar duzu kontaktu berri horretara, “ALTA” hitzarekin. Ez duzu zertan identifikatu beharrik, nahi izenez gero bakarrik.
  4. Konfirmazio mezua jasoko duzu:
    “KAIXO! Ongi etorri Oñatiko Udaleko Partaidetzazko Aurrekontuen Whatsapp kanalera. Bide honetatik jasoko dituzu Partaidetzazko Aurrekontuak 2023-2024 prozesuko albiste garrantzitsuenak.
    Nahi duzunean baja eman dezakezu “BAJA” hitza bidalita.
    Mila esker!”

 

Erabili ditzaket bide hauek Udalarekin komunikatzeko?

Kanal hauek informazio jasotzeko SOILIK balio dute. Udalarekin harremanetan jartzeko ohiko bideak erabili beharko dituzu.

 

Oharra

Oñatiko Udalak ez du datu pertsonalen artxiborik sortzen zerbitzu horiek erabiltzean. Altak, bajak eta aldaketak erabiltzaileak berak kudeatzen ditu, Oñatiko Udalari eskatu beharrik izan gabe.

Adingabeei dagokienez, abenduaren 5eko 3/2018 Legearen 84. artikuluan, Interneten adingabeak babesteari buruzkoa, xedatutakoa beteko da. Hala ere, adingabeak informazioaren gizarteko zerbitzuei buruzko adostasuna eman dezake, 14 urtetik gorakoa bada (abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 7. artikulua). Bestela, guraso-ahala edo tutoretza dutenek eman beharko dute.