Oñatiko udala

1. fasea: PROPOSAMENAK EGITEA

Herrian sumatzen dituzun beharrak kontuan hartu eta nahi beste proposamen egin ditzakezu lehen fase honetan.

Proposamenak jasotzeko epea: irailaren 8tik 28ra.

 

Bide hauek erabil daitezke:

[1] Online:

Udal webgunearen bidez, FORMULARIOA beteta.

[2] Postontziak:

Etxean jaso duzun eskuorrian proposamena idatzi eta, ondoren, udal eraikin publikoetan eta ohiko tokietan jarriko diren kutxetan sar ezazu.
Kutxen ondoan eskuorri gehiago eskuragarri izango dituzu.

 

Informatzeko bideak:

 Informazio puntuak:

Proposamenak jasotzeko epean, informazioa eskuratzeko mahaiak jarriko ditugu herriko hainbat puntutan. Bertan, proposamenak egin ahal izango dituzu.

Prozesuari buruzko informazio eguneratua jasotzeko jarrai iezaguzu Telegram/Whatsapp kanalean edo, nahiago baduzu, eman zure posta elektronikoaren helbidea partaidetza@onati.eus-era idatzita.

Aurretiazko hitzordua:

Proposamenak betetzen laguntza jaso nahi baduzu, aurretiazko hitzordua eska dezakezu Udalean. 

 

Baldintzak:

Proposamenak aintzat hartzeko bete beharreko baldintzak hauek dira:

  • Udalaren eskumenekoa
  • Bi urtean exekutagarria
  • Interes orokorrekoa
  • Teknikoki bideragarria
  • Gehinenezko gastua 225.000 €koa baino txikiagoa
  • Aurrez planifikatu gabea
  • Partaidetza prozesu baten emaitza ez ezabatzea
  • Zehatza eta propositiboa
  • Baliabide zehatzei lotu gabea (enpresa edo pertsona jakinak)

  

Emaitzak:

Urriaren hasieran argitaratuko ditugu.