Bozketaren emaitzak
BOZKETAREN EMAITZAK
2025eko irailean abiatu zen 2026-2027 urtetarako Partaidetzazko Aurrekontuen prozesua amaierara iritsi da. Herritarren parte-hartzearekin, datozen bi urteetarako inbertsio lehentasunak zehaztu dira.
Azken fasea, bozketarena, 2026ko urtarrilaren 12tik 30era bitartean egon da zabalik. Oñatin erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek 23 proposamenen artean 7 aukeratzeko aukera izan dute, online edo eskuorrien bidez.
Bozketaren parte-hartze datu orokorrak:
- Jasotako botoak (online eta eskuorritan) guztira: 1.052.
- Boto baliogabeak: 41 (% 4).
Arrazoiak: erroldatu gabeak, birritan bozkatutakoak, daturik gabeak 7 aukera markatu ez dituztenak
- Boto baliodunak: 1.011 (% 96).
Aurrekontuaren mugaraino (600.000 €) sartu diren proiektuak honako hauek dira, jasotako boto kopuruaren arabera ordenatuta:
|
ZK. |
PROIEKTUA | BOZKA KOPURUA | AURREKONTUA |
BOZKAK % |
|
8 |
Arboleda pasealekuan ibilgailuen bidegurutzeetako oinezkoen arrapalak egokitzea |
552 | 47.000 € | % 54,59 |
|
1 |
Zakarrontzi gehiago jartzea herriko hainbat lekutan | 472 | 10.000 € | % 46,69 |
|
3 |
Bidaurretako berdegunea aisialdirako zein atsedenerako gune bihurtzea |
444 | 20.000 € | % 43,92 |
|
19 |
Plazako komun publikoak berritzea |
420 | 150.000 € | % 41,54 |
| 18 |
Herriko iturri historikoak eraberritzea |
418 | 108.000 € | % 41,34 |
|
22 |
Plazako adokinak konpontzea |
400 | 225.000 € | % 39,56 |
|
4 |
Bidaurretako zuzengunean aterpea jartzea |
324 | 20.000 € | % 32,05 |
|
2 |
Bankuak jartzea edota egokitzea herriko hainbat lekutan |
315 | 15.000 € | % 31,16 |
Hemendik aurrera, udaleko zerbitzu teknikoek proiektuen garapena eta exekuzio egutegia zehaztuko dituzte, 2026-2027 aldian gauzatzeko. Proiektu bakoitzaren bilakaeraren berri emango da, herritarrek jarraipena egin ahal izan dezaten.