Oñatiko udala

Zorione Galdosekin Anna "alabaz" eta Ukrainaz

Larunbataz geroztik ez du Anna Metel "alabarekin" berba egin Zorione Galdosek. 13 urte ditu Annak eta azken zazpitan etorri da Oñatira, Zorioneren etxera, udan eta Gabonetan, Chernobil elkartearen bitartez. Anna eta familia Ukrainiatik irten eta Oñatira ekartzeko hegazkina txartelak hartzeko puntuan zeudela erasotu zuen Errusiak Ukraina. Orain ez dute haien berririk.