Oñatiko udala

Urteurren borobilak Ganbara Faktorian, 2023-2024 ikasturtean

Orain arte egindakoak eta ikasturte berrirako asmoak azaldu dituzte Ganbara Faktoriako talde ezberdinetako arduradunek prentsaurrekoan. Urteurren borobilak izango dituzte: Kantu eskolak 20. ikasturteari ekingo dio eta Ganbara Abesbatzak 30 urte beteko ditu 2024a. Eta asmo berri ugari ere bai, San Martin egoitzan "etxeko abesbatza" martxan jartzea, adibidez.