Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN
Herritarren hainbat kexa eta proposamen azaldu dizkiogu Izaro Elorzari urteko lehen elkarrizketan: elurra eta izotza garaiz ez zelako garbitu, Garibai auzoa "utzita" duelako Udalak, Gabonetako apaingarrietan euskal nortasuna adierazten duten irudiak jartzeko edota Motxon kale inguruan TAO eta "Bertakoentzako" guneak bateratu daitezen. Udal aurrekontuez eta etxebizitza ereduaz ere aritu gara, besteak beste.