Oñatiko udala

Urtarrileko ALKATEAREKIN BERBETAN

Herritarren galdera ugari egin dizkiogu Izaro Elorzari, urteko lehen ALKATEAREKIN BERBETAN saioan: kale garbiketa zerbitzuaren plangintza, neguko plana, ondarea mantendu eta berritzeko plangintza... Udalak grabatzen dituen ikus-entzunezkoen eskuragarritasunaz edota mendiko txabolak artzainek ez ezik beste abeltzainek erabiltzeko aukeraz ere aritu gara.