Oñatiko udala

Urgain-Errekaldeko sukalde eta jangela berria ezagutu ditugu

40 urte inguru ditu Errekalde herri eskolak eta hasieran egin ziren sukaldea eta jangela berritzearen premia zegoen. Kontserjearen etxea zena hartuta, espazioa zaharberritu ez ezik, handitu eta berrantolatu da. Lanak amaituta, sukaldea eta jangela berriak ikusten egon gara. Bide batez, eskolako jolasgunean Udalak egin asmo dituen lanak ere azaldu dizkigute Loreak eta Aintzanek, ikastetxeko zuzendari eta ikasketa-buruak.