Urgain-Errekaldeko haur eta gurasoek giza-dorreak egiten ikasi dute
Valentziar jatorriko guraso batzuen proposamenez hasi ziren "muixeranga", "castellers" edo giza-dorreak eraikitzen Urgain-Errekaldeko haur eta gurasoak. 8 bat entsegu eginda, plazara irten ziren Urgain egunean eta hainbat dorre eraiki zituzten herritarren aurrean. Guztion parte-hartze eta elkarlana irudikatzen dute giza-dorreek, eskolak bere duen filosofia, alegia.