Urbieta baserrikoek sinadura bilketa hasi dute

GI-2630 errepidean, Goribar auzoan, biribilgune bat egiteko proiektua dauka Foru Aldundiak. Urbieta baserritik oso hurbil kokatzen da proiektatutako errotonda eta eragingo dizkien segurtasun, zarata eta kutsadura arazoak aurreikusita biribilgunea bertan egin ez dadin sinadura bilketa bati ekin diotela adierazi digute Andoni Elkoroiribek eta Agurtzane Etxebarriarteunek.