Oñatiko udala

Unai Otamendik gradu amaierako lana azaldu digu

Simulazio epidemiologikoak burutzeko programa informatikoa diseinatu du Unai Otamendik, Oñati eredu hartuta. Covid-19ari aurre egiteko neurriek izan ditzaketen eragina aurreikusteko tresna baliagarria izan daitekela adierazi digu. Gradu amaierako lan moduan sortu duen programa adituekin kontrastatu eta aberasten ari dela esan digu.