Udaleku irekiak astelehenean hasiko dira

Azken ukituak ematen ari dira astelehenean hasiko diren udaleku irekiei. Lekuak eta programazioa zehaztuta, materiala prestatzen ari dira. 552 neska-mutikok parte hartuko dute eta 74 begirale, koordinadore eta udal arduradun arituko dira. Xehetasunak, koordinatzaileetako bik eman dizkigute: Ainhoak eta Aritzek.