Txokolatezko baleontzia: bi bisita, bi gidari
Gipuzkoako Artxibo Historikoan dagoen txokolatezko baleontzia ikusteko bi bisita gidatu egiten dira egunero, astelehenetik ostiralera; bat Txokolateixako teknikoak gidatzen du, bestea, turismo bulegokoak. Biekin berba egin dugu: Amaia Diaz de Monasteriogurenekin eta Edurne Urteagarekin. Bakoitzak gidatzen duen bisitan zer azaltzen duen adierazi digute.