Oñatiko udala

Txirrindularitza: Unai Cuevak bizikleta utziko du eta Aimar Erostarbe talde berria izango du

Afizionatu mailan Oñatik izan dituen lau txirridularitatik birekin berba egin dugu gaurko saioan, denboraldi berrira begira jarrita aldaketa esanguratsuak izango dituztelako: Unai Cuevak txirrindularitza uzteko erabakia hartu du, nahiz eta ziklokrosean lehiatzen jarraitzeko asmoa duen, eta Aimar Erostarbek talde berria izango du, Baqueren desagerpenaren ondorioz.