Txakolina, ardo eta mahatsaz Amaia Diaz de Monasteriogurenekin
Akaso ez da egokiena nutrizionista bati alkoholdun edariez berba egitea proposatzea, baina Amaiak garbi utzi digu, nutrizionista-dietista baino lehen pertsona dela eta berari ere ardoa gustatzen zaiola. Jana eta edana ekintza emozionala dela argitu digu eta bai txakolina nahiz bestelako ardoen oinarrian mahatsa dagoela. Berba egin dezagun beraz mahatsaren ezaugarri eta onurez...