Oñatiko udala

TOPAGUNEA, Oñatiko Musika Bandaren denboraldi berria

Azaroan hasi eta ekainera bitartean sei kontzertu eskainiko ditu Oñatiko Musika Bandak. Herriko beste eragile batzuekin elkarlanean arituko dira denboraldi berri honetan ere. Auzoetan eskainiko dituzten kontzertuez eta Valentziako banda batekin osatuko duten elkartrukeaz borobilduko dute TOPAGUNEA denboraldia. Xehetasunak Aitor Biain zuzendariak, Iñigo Ugarte presidenteak eta Iñaki Olalde Kultura batzordeburuak eman dituzte.