Oñatiko udala

TOP ZARTZUELA bandaren kontzertua, larunbatean

Errege egunean, urtarrilak 6, izango da Oñatiko Musika Bandaren hurrengo kontzertua; berezia egunagatik eta berezia, baita ere, bandan 25 urte egin duten hiru lagun omenduko direlako. Zartzuela doinuz osatuko den egitaraua "sorpresa" batez amaituko dutela adierazi digu, Aitor Biain zuzendariak.