"Sos kantak arriskuan" telebista saio berria

Galzorian dauden tokian tokiko abestiak berreskuratu eta berrinterpretatzea xede duen telebista saio berria grabatzen ari dira ETB1erako. Datorren asteartean Oñatira etorriko direla eta parte hartzeko gonbidapena egin digu Lide Hernando aurkezleak.