Oñatiko udala

Rosa Aierberekin Oñatiko armarria eta banderaz

Egungo Oñatiko armarria heraldika arauetara egokitzen ote den edo zuzendu behar den jakin asmoz jo zuen Udalak Eusko Ikaskuntzara eta Rosa Aierberengana. Armarria ez ezik, Oñatiko banderak ere nolakoa izan beharko lukeen argitzea eskatu zion. Osatutako txostenaren berri eman zuen Aierbek atzo Santa Ana aretoan eta ondoren, gure galderei erantzun zien.