Oñatiko udala

"Peruanxs Euskal Herrian" kolektiboa ezagutzen

Euskal Herrian bizi diren 20-30en bat peruarrek osatzen dute "Peruanxs Euskal Herrian" kolektiboa. Perun bizi den egoera eta demokazia falta salatzen dute. Musika eta solasaldia antolatu dute Antixena gaztetxean biharko (12:00-16:00). Peruko egungo egoeraz, kolektiboaren aldarrikapenaz eta biharko ekitaldiaz berba egin dugu Roberto Awanari perutarrarekin.