Oñatiko udala

"Peru eta otsoa" kontzertu pedagogikoa igandean

Musika bandako zuzendari Aitor Biainek eman dizkigu igandeko kontzertu pedagogikoaren inguruko xehetasunak. Bi zati izango ditu: lehenean, "Peru eta otsoa" obra joko dute, narratzaile baten laguntzaz, eta bigarrenean, marrazki bizidunetako doinuak asmatzeko jolasa proposatuko dute.