Otsaileko ALKATEAREKIN BERBETAN

Udana itxita dagoela eta autobus zerbitzuan izan diren aldaketa eta kexen inguruan berba egin dugu Izaro Elorzarekin, baita Korrikaz eta 2023ko Frantziako tourraz ere. Mankomunitateko langileek hondakinak batzerakoan inguruak, batzuetan, zikin uzten dituztenaz, paretetako pintadez eta Zubikoako pilotalekuan heldulekuak jartzeaz herritarrek egindako galderak ere erantzun ditu.