Oñatzek bailarako dantzari egunean parte hartuko du larunbatean

Aretxabaletan ospatuko da bailarako dantzari eguna eta bertan Oñatz eta eskualdeko beste lau talde elkartuko dira. Eguneko egitarauaz, antolakuntzaz eta bi urteko etenaren ondoren berriro elkartzeak sortzen duen ilusioaz berba egin dugu Oñatzeko bi kiderekin, Paula Ugarte eta Martin Irigoienekin.