Oñatiko udala

"Oñatin bizi nahi dut"

Izenburu hori du etxebizitzen problematikaz osatu den dokumentalak. Alokairuaren arazoa jasotzen du nagusiki, alokairuan bizi direnei eta etxea alokatzen dutenei hitza emanez. Etxebizitzaren arazoa sakona da gurean eta dokumentala sentsibiliazazio fasean kokatu behar da. Ondoren, tailerrak egin asmo dira bai etxea behar dutenekin zein etxe jabeekin ere.