Oñatiko errotez Tomas Igartuarekin

Lauzpabost urte daramatza Tomas Igartuak Oñatiko erroten inguruko dokumentazioa bildu eta ikertzen. Ondo ezagutzen ditu herrian dauden, eta egon ziren, errotak. XVIII. mendea izan zen erroten "urrezko aroa". Geroztik, industrializazioaren eraginez, garrantzia galtzen joan ziren.