Oñatiko udala

"Oñatiko emakume mojen izaera, bizimodua eta ekarpena ikuspegi feministatik"

Selma Huxley Barkham bekari esker ondu den ikerketa lana da Oñatiko hiru mojen komunitateetan egin dena. Itsaso Manias Muñoz eta Jone Arrazola Maiztegik egin dute eta liburu batean bildu dutela adierazi dute lanaren aurkezpenean. Liburua, otsailaren 12an presentatuko dute hitzaldi baten bidez, eta egun horretan hasi eta otsailaren 25era arte luzatuko den argazki erakusketaz borobilduko dute.