Oñati irratia kazetaritza eskola?

Herriko informazioa jaso, landu eta zabaltzeaz gain kazetari eskola ere izan da Oñati irratia hainbat herritarrentzat. Gurean lehen praktikak egin zituzten hainbat lagun kazetari lanetan dihardute oraindik, batzuk irratigintzan, beste batzuk prentsa idatzian. Oñati irratiaz dituzten gogoetak azaldu dizkigute etxe honek 30 urte betetzen dituen maiatzaren 11. honetan.