Nogen taldearen kontzertua bihar plazan
Abesti eta bideoklip berria aurkeztu eta egun gutxitara etorriko da Nogen taldea Oñatira, kontzertua eskaintzera. 2018an eman zuten orain hurrengoa Gaztelekuan. Ordutik hona aldaketa esanguratsuak izan dituzte baina betiko ilusioarekin datozela adierazi digu Jokin Gilisagasti bateria-joleak.