Miren Josune Bikuñarekin
Elite mailako distantzia erdiko Espainiako duatloi txapelketan 7. postua lortu du Miren Josune Bikuñak asteburuan. Datorren astean Espainia mailako beste proba batean parte hartuko omen du baina herriko duatloian ere irtengo dela aurreratu digu.