Manuel Umerezen eskuizkribuak digitalizatu dira

Herritar batzuen ekimenez udalak kudeatu duen prozesua izan da. "Goribargoiti" abadeak idatzi zituen bi eskuizkribuak gordetzen dituen Jose Ramon Arrazolarekin harremanetan jarri eta liburuak digitalizatzeko baimena lortu zen eta Gipuzkoako Artxibo Historikoan digitalizatu dira. Egindako elkarlanaren emaitza ere artxiboan aurkeztu zen atzo.